XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Koblariak hitz eman zuen baina ohartarazi ere ez zuela kontrolatzen ahal kontrarioak zer ateratuko zion eta behar zuela defendiatu.

Eta badakizu koblari txar horiei ez zaielarik deus heldu animalekoak botatzen dituzte ezin bestean.

Tobera eguna jin zelarik goizeko mezan tentsionea sendi zen elizan ere, ezinegona.

Apezak alegia deus ere egin zuen, bizpahiru pikoetan sartu zuen bere mezua. Bertsua bekatua da. Eskuara Jainkoak eman hizkuntza bada haren xerbitxuko egon bedi.

Bertsuen egiteko dohaina duten horiek Escualduna kasetan iskiria dezatela.

Eta etsenplua har dezatela neskek eta neskak hazi behar dituztenek Jainkoaren bidean egoteko.

Bizpahiru herri bilduak ziren plazan aratsaldean eta dantzari ederrak preziatu.

Herriak bere ar ederrenak erakutsi zituen joalla ederrenak papoan. Kaietek kondatu gauza guziak agertzen ziren taula gainean, denak irriz gogotik, eta uxerrak eskarniatzen zituen posizione adierazgarrienak, jautzi zaintsuak artekatuz, ttantta ilortarazlea sorgin baten maskaren pean agertzen zela.

Besta segitu zen berant gau hartan. Kaiet ere arizan zen bertsutan. Tematika bereko bertsu zahar guziak ere eman zituzten, bi botzetan, izenak aldatuz eta batzutan xehetasun gordin bat gehituz.